Hizkuntzak
Saioaren hasiera

GAITA DANTZAN LIBURUA

liburua 
GAITA DANTZAN
 
Edizioa:   BIZKAIKO GAITEROAK
Egilea:      Jon Gaminde Terraza
Laguntaileak: BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA
                       EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA
 Liburuaren atalak:
  • Aintzinsolasa  - Prefacio.
  • Sarrera – Introducción.
  • Arabako dantzak - Danzas de Álava

"Euskal Herria eta euskaldun ugari ezagutzeko aukera eman dit gaitak"

http://www.deia.com/2011/12/07/ocio-y-cultura/cultura/euskal-herria-eta-euskaldun-ugari-ezagutzeko-aukera-eman-dit-gaitak

 Gaitarekin -edo dultzainarekin- maiteminduta dago Jon Gaminde. Badaramatza 30 urte soinu-tresna hau jotzen, baina dantzarako errepertorioan hutsune nabarmena ikusi duenez, horretarako propio diren 196 pieza bildu ditu liburu interesgarri batean

iñaki mendizabal elordi - Miércoles, 7 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 05:40h

XIII. BIZKAIKO GAITA EGUNA

2011-06-11 10:00
2011-06-11 22:00

EGITARAUA:

10:00 Dianak  

12:00
KALEJIRA ERRALDOIEKIN
        Gaiteroak eta Erraldoiak
       
14:30 Bazkaria ( Torre ondo jatetxean)

18:30 KALEJIRAK:  Erraldoiak + Metalak + gaiteroak …

19:30     GAITA EKITALDIA  (PLAZAN)

    EGITARAUA:
       

BIZKAIKO GAITEROAK

Bizkaiko Gaiteroak Taldea” gaitarekin zenbait ideia musikal garatzeko, tradiziozko mihibikoitzaren garapena eta asaba zaharrek eginiko ekarpenari eusteko asmoarekin sortu zen.

Bere ekintzarik garrantzitsuenetako bat irakaskuntzarena izan bada ere, beste hainbat musika talderekin kolaboratzen dugu: musika bandak, txarangak, saxofoi laukoteak, bibolin laukoteak eta abar… Horrela, erraldoi konpartsekin, dantza taldeekin edota Euskal Herriko herri askotako festetan ere parte hartzen dugu. Geure mugetatik kanpo hainbat herrialdetan izan gara: Kataluina, Alemania, Txekiar Errepublika, Frantzia, Uruguay, Hungaria, Danimarka, Kroazia, Belgika, Inglaterra eta EE.BB.

bg

2001ean grabatu genuen “Oraingo doinu zaharrak” izeneko diskan isladatzen da lan hori. Halaber, beste diska batzuetan kolaborazioak egin ditugu: “Julian Romano: 100 urte” diskan esatebaterako.

Hurrengo ekitaldiak
  • Ez dago ekitaldirik
Latest Pictures

Zurrumurruk kudeatua Drupal erabiliz